Aurtengo aurkezpenen gaiak emakumeei, gure ondare kulturala lerratuan, ikusgarritasuna ematen saiatu diren ikerketa-ikuspegi berrien gainean aritu dira.
Gonbidatuek kultura-ondarearen barruan egiten dituzten ikerketa eta lan esparruetatik, emakumeen eta ondarearen esparruan aintzat hartutako beste taldeen ekarpenei buruzko aurrerapenak eta/edo ikerketak aurkeztu dizkigute.Aurten esperientzia berri bat gehitu dugu urteko gogoeta jardunaldiaren barruan: Zestoako (Gipuzkoa) Lili Jauregiak eskaintzen duen bisita antzeztua. Bertan, XVII. mendeko euskal emakume burges baten bizitza aurrez aurre bizi ahal izan dugu.
Ekitaldi hau Zestoako Danbolin egunkarian eguneko berri izan da: https://danbolin.eus/lili-jauregian-izan-dira-kultur-ondareari-begirada-berriak-jardunaldiko-partaideak. Jauregian agintariek hartu gintuzten: Mikel Arregi, Zestoako alkatea; Juanjo Aranburu, Arazi IKT-ko (Lili Jauregiaren enpresa kudeatzailea) zuzendaria; Carlos Olatexea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoen eta Gordailuaren zuzendaria; Xabier Fernandez, Lili Jauregiaren eta Ekainberriren koordinatzailea Arazi IKT, S.L.n; eta Zestetako Arte Eszenikoen Eskolako aktoresa, Inma Izeta.
Ekitaldi osoaren irudi batzuk uzten dizkizuegu:
No Comments