Gure proiektua

XX. mendeko bizitegi arkitektura gehienak, gure hirietan ohikoena eta zabalduena izanik ere, ez dauka ondare baliorik aitortuta, eta balorazio sistema tradizionaletatik kanpo dago. Kanon tradizionalen arabera, ondare horrek ez du balio estetiko edo formalik, baina balio sozial, funtzional eta jasangarritasunerako balio handia du bertan bizi diren herritarrentzat.

Denboraldi batetik hona, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko (GPAC) eta Cultural Landscape and Heritage UNESCO Katedrako ikertzaile talde bat ondare eraikia identifikatzeko, baloratzeko eta babesteko lanean ari gara.

Ikerlan hori Veronica Benedet en doktorego tesiaren ikerketa esparruan egin da. Benedet UPV/EHUko “Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DZOP)” doktorego programan dago erregistratuta, izenburu honekin: “PATRIMONIO RESIDENCIAL URBANO DEL SIGLO XX: hacia un protocolo de valoración y gestión inclusiva. Casos de estudio en el País Vasco”.Doktorego tesi hori izan da abiapuntua ondare berrienaren, hots, XX. mendeko bizitegi ondarearen, balorazioaren gaia lantzen hasteko.Ikerketaren ondorio gisa, gaiari buruzko informazioa zabaltzeko eta herritarrek XX. mendeko bizitegi eraikinen aitorpen eta balorazioan parte hartzeko webgune hau sortu da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru laguntza jaso du proiektuak.

LAN METODOLOGIA

Ikerlan hau kontzeptu orokor bat da, zeinaren bidez erraztasunak lortu nahi baitira eraikin horiek jasangarritasunaren paradigma baten barruan sartzeko (ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik), eraikinok osatzen dituzten ikuspegi/dimentsio guztiak aintzat hartuta (ikuspegi materiala, immateriala eta kulturala).Hiru hiri aukeratu dira:Vitoria-Gasteiz (Araba), Getxo (Bizkaia) eta Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa). Hiru horiekin egingo da esperientzia honen proba pilotua. Hiri horietan, azterlan honetarako behar diren ezaugarriak dituzten eraikinak barne hartzen dituzten zenbait auzo multzo identifikatu dira.

 

 

 

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Visit Us On FacebookVisit Us On Instagram